Albisteak

[ARGAZKIAK] 23. Korrika girotzeko txotxa egin zen atzo arkupetan

Aek-k deituta Korrikaren aldeko txotxa izan zen atzo iluntzean arkupetan. Arratsaldeko 19:00etarako hasi ziren TxarangEroak herriko gazteek osatutako txaragakoak kaleak alaitzen. Guztira 50 lagun inguru elkartu ziren arkupetan eta giro polita sortu zen barrikaren inguruan. Herriko tabernariek tortilak prestatu zituzten, Uzkudun harategiak txorixoa jarri zuen, Gurutze jubilatu elkarteak sagardoa eta Premietxeberrik postrerako gazta. Korrikaren aldeko batzordeko nahiz beste hainbat herritarrek txorixoa egosi, postrea eta kafea prestatu eta bestelako lanak egin zituzten.

Gogoratu, Korrika aurten Aizarnazabal aldetik datorrela eta asteartea eta asteazkena arteko gauean goizeko lauak inguruan iritsiko dela Zestoara.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide