Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Antzerki Astea ekuadorrera iritsi da. Atzo, asteazkena, Herria eta Kultura hizketaldia izan zen Caravan Parkeko aretoan. 30 lagun bildu ziren bertan. Bertaratu ziren herritarrek ariketa bat egin zuten: 2045. urtean kultur arloan nolako Zestoa izan nahi duten hausnartu zuten.
Gaur, osteguna, Ongi etorri festara! obra eskainiko dute antzerko eskolako txikienek Kultur Etxean. Bihar Artedrama konpainiak Hondamendia antzezlana taularatuko du, 20:30ean Caravan Parken. Larunbatean amaituko da antzerkiaren festa, Mar-Mar Teatroaren Tarzan obrarekin. Osteguneko eta ostiralerako sarrera batzuk gelditzen direla jakinarazi dute antolatzaileek.