Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Irulegiko aztarnategira bisita gidatua antolatu zuten pasa den larunbaterako. Arrakasta izan zuen deialdiak, izan ere 30 herritarrek hartu zuten parte bisitan. Irulegiko eskuaren inguruko eta bertan agertutako herri baskoiari eta eraikitako gazteluari buruzko azalpenak jaso zituzten herritarrek.
“Zestoako Udalak Aranzadi elkartearekin dituen lankidetzak sakontzen jarraituko du herri bezala etorkizun duin bat eraikitzeko iragana ezagutzea ezinbestekoa delako” adierazi du erakundeak bisitaren ostean.