Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Atletismoko entramenduen bigarren saioa izan zen atzo Mikel Irureren eskutik. 38 haur inguru bildu ziren saioan. Asteartero arratsaldeko 19:15ean biltzen jarraituko dute. “Eremua ez dago prestatuta, futbol zelai zaharra egoera txarrean dago eta Udalak hau txukun dezan eskaera egin dugu” adierazi du Irurek.
Datorren astean hasi eta hiru astean zehar atletismoko topaketak egingo dira Iraetako futbol zelaian. Saio horiek amaitu ostean, adinez bereiztutako taldeak antolatzeko asmoa du Irurek.