Albisteak

42. Herri kroseko ibilbide luzean errekor berria egin du Elorrioko Aitor Mimenzak

Haize dezente bazen ere, bi urteko tartearen ondoren, giro bikainean egin da 42. Herri Krosa. Aurreneko orduan txikienen tartea izan da, dortsalak soinean, zintaren atzetik egin dituzte zegozkien ibilbideak. Zaharxeagoek ere izan dute bakoitzaren gaitasunak erakusteko aukera. eta helduen mailan, parte hartze txikia izango zenaren kezka bazen ere, erakustaldi polita izan da. Elorrioko Aitor Mimenza izan da ibilbide luzean aurrena helmugaratzen 28 minutu eta 6 segundoko denborarekin. Azken edizioan, 2019an, 28 minutu eta 27 segundoko denbora egin zuen eta errekorra hautsi du aurten. Beñat Subinas izan da aurreneko herritarra, 32 minutu eta 15 segundoko denborarekin.  Nesketan aurrena sailkatzen, Nerea Etxeberria izan da 37 minutu eta 55 segundoko denbora egin du eta herriko aurreneko emakumezkoa berriz, Ainhoa Canseco izan da 39 minutu eta 14 segundoko denborarekin.

Lasterketa motzean, Julen Azpiazu azpeitiarra sailkatu da aurrena 8 minutu eta 45 segundoko denborarekin. Bigarren iritsi da helmugara, Garikoitz Tabasko zestoarra, 9 minutu eta 26 segundoko denborarekin. Aurreneko emakumezkoa, Uxue Sainz de Baranda donostiarra izan da, 10 minutu eta 37 segundoko denborarekin, eta aurreneko emakumezko zestoarra, Nahia Ulazia izan da 13 minutu eta 17 segundoko denborarekin.

Sailkapen guztiak ikusteko:

2,6 kilometroko ibilbide motzeko sailkapeneko denborak ikusteko

8,5 kilometroko ibilbide luzeko sailkapeneko denborak ikusteko

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide