Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gipuzkoako Odol Emaileek antolatutako odol ateraldia izan zen atzo arratsaldean kiroldegiko frontoian. Guztira, 42 herritarrek eman zuten odola. Zestoako odol emaileen taldekoek eskerrak eman nahi izan dizkie emaileei, “beraien borondatagatik” eta Zestoako Udalari, “izan duten eskuzabaltasunagatik”.
Taldeko kide batek azaldu digu atzo goizean Donostiatik deitu ziotela Zestoako bi emaile konkreturekin harremanetan jartzeko. Emaile horiek O negatibo odol taldekoak izateaz gain, beste talde batean sartzen direla eta aste honetan egin behar duten gibel transplante batentzat behar zutela bien odola. Biak joan ziren atzo ateraketa egitera.