Albisteak

43. Herri Krosa, Iñaki Irureta Memoriala jokatuko da igandean

43. Herri Krosa, Iñaki Irureta Memoriala jokatuko da datorren igandean, hilak 19. Zestoako Atletismo Taldeak eta Zestoako Udalak elkarlanean antolatzen dute lasterketa, eta aurten, Iñaki Irureta Zestoako Atletismo Taldeko kidea omendu nahi izan dute, lasterketari Zestoako Herri Krosa, Iñaki Irureta memoriala izena jarrita. Taldeko kideek azaldu dute Iruretak bizitza guztian zehar atletismoan egin duen lana aitortu nahi izan dutela keinu horrekin. “Gazte askori lagundu zigun, eta bere baloreekin atletismoa maitatzen irakasi zigun” azaldu dute.

Iruretaren alabak eta emaztea harro agertu dira kirolariari egindako aitortzagatik. “Bai familian eta bere lan, kirol eta oro har bizitzako harremanetan transmititu zituen baloreak garrantzitsuak eta baliogarriak izan dira. Bere heriotzan herritarren aldetik jaso genuen maitasunarekin konturatu ginen aitak herriko ekintza eta arlo askotan egindako ekarpena. Herritarrengan, eta bereziki bere garaian atletismoarekin erlazionatuta egon ziren gazteen, gurasoen eta atletismo taldean aritu ziren guztiengan izan zuen eragina eta utzi zituen oroitzapenak”. Pertsona “oso diskretua” izan zela azaldu du haren familiak, nabarmentzea gustatzen ez zitzaion pertsona. Aldi berean, “inplikatua” zela azpimarratu dute: “Bere bizitzan zehar momentu eta arlo desberdinetan beti pausoa aurrerantz eman zuena. Zuena eta zekiena partekatzeko prest zegoen beti”.

Probaren informazioa hemen:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide