Albisteak
45. Herri Krosa, Iñaki Irureta Memoriala izango da hilaren 16an
— 2025-03-04Martxoaren 16an, igandea, 45. Herri Krosa, Iñaki Irureta Memoriala ospatuko da. Lasterketa Zestoako Atletismo Taldeak antolatzen du, eta aurten ere, Iñaki Irureta, taldeko kide izandakoa, omentzeko asmoz, bere izena jarri diote probari.
Goizeko 10:00etan hasiko dira haurrentzako lasterketak, eta ondoren, 11:30ean, lasterketa nagusia izango da. Korrikalari helduek bi distantziaren artean aukeratu ahal izango dute:
– 2.770 metroko ibilbidea (2010ean edo geroago jaiotakoentzat).
– 8.630 metroko ibilbidea (2009an edo lehenago jaiotakoentzat).
Sariak 5 lehen sailkatuentzat eta lehen herritarrarentzat izango dira. Parte hartzeko inskripzioa jada zabalik dago www.herrikrosa.eus webgunean.
Antolatzaileek herritar guztiak animatu nahi dituzte parte hartzera, lasterketak garai bateko arrakasta berreskura dezan. Horrez gain, proba aurrera eramaten laguntzen duten herriko enpresa, denda, guraso elkarte eta elkarteei eskerrak eman nahi izan dizkiete.
Probaren inguruko informazio gehiago hemen.
Egin zaitez bazkide