Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoako Odol Emaileek antolatuta, odol ateraldia izan zen ostegun arratsaldean kiroldegiko frontoian. Guztira, 45 herritarrek eman zuten odola. Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkie bertaratu ziren herritar guztiei. Hurrengo ateraketa azaroaren 9an izango da.