Albisteak

5.000 maskara banatuko ditu Zestoako Udalak herritarren artean

Herritarren artean 5.000 maskara inguru banatuko ditu Zestoako Udalak epe motzean. 5.000 horietatik 4.000 herritar boluntario talde batek josiko ditu. Beste zenbait herritan egin duten modura, Udalak tela erosi du eta jada zatiak eginda iritsiko da. Jostun boluntarioek tela zati hori josi eta gomak jarri beharko dizkiote. Tela hau berezia da eta ez du bestelako filtrotik beharko eta 300 garbialditarako balio duela jakinarazi dute. Dagoeneko 20 jostun boluntarioko taldetxoa osatuta dago eta nahiko denbora laburrean egiteko gai izango direla aurreikusten da. Bi tamainatakoak egingo dituzte: haurrentzat eta helduentzat eta guztiak berrerabilgarriak izango dira. Telak jasotakoan hasiko dira jostunak lanean eta ondoren Udala arduratuko da berauen banaketaz.

Bestalde, 700 maskara kirurgiko bidaliko ditu EUDELek (Euskadiko Udalen Elkarteak) Udalera datozen egunetan. Beste 300  inguru ditu aurretik Udalak eta horiek ere banatuko dituzte. Hauek ez dira berrerabilgarriak izango.

Oharra: Maskarak egiten lagundu nahi baduzu, bidali mezu bat edo deitu 615 768 980 telefono zenbakira.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide