Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Atzo iluntzean jokatu zen II. Portale Mus Txapelketa. Guztira, 50 bikotek hartu zuten parte. Parte hartzaile kopurua handia zela eta, Portale eta Txoko tabernetan jokatu zituzten partidak. Anoeta eta Amezketako Paul eta Xabik eraman zuten txapela etxera. Bigarren postuan, Euxebio eta Luis sailkatu ziren. Kixkurra eta Akuxi izan ziren hirugarren eta Miranda eta Aitor laugarren.