Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Osasun Sailak 50 positibo zenbatu ditu azken lau egunetan Zestoan: 14 ostegunean, 20 ostiralean, 6 larunbatean eta 10 igandean. Nahiz eta kutsatze kopurua altua izan, aurreko asteburuan baino 16 kasu gutxiago zenbatu dituzte.
100.000 biztanleko azken hamalau eguneko intzidentzia metatua oso puntu gutxi igo da: gaur gaurkoz, 6343,09 kasukoa da Zestoako intzidentzia metatua -joan den asteazkenean 6317,41koa zen-.
Eskualdeko herrietako intzidentzia tasak:
Azpeitia: 9119,58
Azkoitia: 9296,50
Zumaia: 7886,44
Zarautz: 6035,04
Orio: 5316,37
(5.ooo biztanletik beherako herriak):
Errezil: 5797,10
Beizama: 4032,26
Getaria: 8339,22
Aia: 6095,72
Aizarnazabal: 4941,48