Albisteak

“500 km baietz” ekimena egin zen atzo “IzanBidea” dinamikaren baitan

Atzo arratsaldean, ‘IzanBidea’ dinamikaren baitan, “500 km baietz!” ekimena deitu zuen Zestoako Sarek eta herriko plazan lau bizikleta estatiko jarrita arratsaldeko 15:30etatik 19:30era bitartean 500 km osatzea lortu nahi zuten. 60 lagun inguru aritu ziren pedalei eragiten eta guztien artean 505 km egitea lortu zuten. Ondoren, bertsolariek herriko kale eta tabernak girotu zituzten. Helburua beteta, Zestoako Sarek atzoko dinamikaren balorazio positiboa egin du. 

‘IzanBidea’ Sarek abian jarri duen dinamika berri bat da. Euskal preso, iheslari eta deportatuen egoerari irtenbidea emateko herritarrak mugiarazi eta urratsak egitea du helburu. Datozen bi urtetan 3.127.326 kilometro egitea da dinamika honen erronka, Euskal Autonomia Erkidegoak duen biztanle kopuru bera hain zuzen ere.  

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide