51 herritarrek eman zuten odola atzo arratsaldean
Danbolin— 2022-01-26
Zestoako Odol Emaileek antolatuta, odol ateraldia izan zen atzo arratsaldean Alonderoko kultur aretoan. Guztira, 51 herritarrek eman zuten odola. Antolatzaileek azaldu dute, emaileak oso gustura egon zirela Alonderon. Bestalde, bertaratutako guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiete: “Zestoarren jarrera txalotzekoa da” . Hurrengo ateraldia martxoaren 28an izango da.