Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoako Odol Emaileek antolatuta, odol ateraldia izan zen atzo arratsaldean kiroldegiko frontoian. Guztira, 55 herritarren eman zuten odola, horietatik 6 emaile berriak ziren eta beste bik hamar urte baino gehiago zeramaten odola eman gabe. Antolatzaileen esanetan zenbaki “oso onak” dira eta zestoarren jarrera “txalotzekoa” dela azpimarratu dute. Arroabetik ere zenbait emaile etorri zirela esan dute, momentuz, han ez dute odola emateko saiorik egiten eta.