Albisteak

555 korrikalarik hartuko dute parte igandeko Kobaz Koba Trail lasterketan

Igande honetan jokatuko da Kobaz Koba Trail lasterketaren V. edizioa. Dortsal guztiak agortuta, guztira, 555 korrikalarik hartuko dute parte lasterketan; 275 Zaldei ibilbidean eta 280 Artzein. Zaldei ibilbideko korrikalariak plazatik irtengo dira goizeko 09:00etan eta gehienez lau ordu izango dituzte 26 kilometro dituen ibilbidea amaitzeko. Artzei lasterketa, aldiz, goizeko 09:45ean hasiko da toki beretik. Parte hartzaileek gehienez bi ordu eta 45 minutu izango dituzte 15 kilometroz osatutako lasterketa bukatzeko.

Txipadun dortsalak eta lasterkarien poltsak kiroldegian banatuko dira lasterketa egunean. Zaldei ibilbidekoek goizeko 07:45etatik 08:45era jaso beharko dituzte eta Artzei ibilbidekoek, berriz, 08:45etatik 09:30era. Otsailaren 7 eta 8an ere jaso ahalko dira Zestoako Turismo Bulegoan, goizez, 09:30etatik 13:00era bitartean eta arratsaldez, 15:00etatik 17:00etara.

Dutxak, Iraetan

Kiroldegiko berritze lanak direla eta, dutxak Iraetako futbol zelaian egongo dira. Korrikalariak hara joateko autobus bat antolatu dute eta Gurutzetik Iraetara joan-etorrian ibiliko da. 11:30etatik 14:30ak bitartean, 15 minututik behin irtengo da Gurutzetik.

Hemen duzue igandeko egitaraua:

9:00 – Zaldei bidea (26km) lasterketaren hasiera
9:45 – Artzei bidea (15km) lasterketaren hasiera
10:00-etatik aurrera – Festa giroa Laranjadi plazan.
10:30ak aldera –  Lehen korrikalariak Zestoako kaleetara iristen hasiko dira. 13:00ak arte 550 korrikalariak pasako dira.
13:00 – Sari banaketa. Lehenik Artzei bidea (15km) eta ostean Zaldei bidea (26km).
13:00ak aldera – Denbora maximoak beteko dira eta azken korrikalarien iritsiera.

Ibilbideei buruzko informazioa:

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide