Albisteak

’60 urte bidelagunak biltzen’ kanpaina jarri du martxan Atzegik

Joan den asteazkenean aurkeztu zuen Atzegik bere 60. urteurreneko kanpaina Azpeitiko Basazabal Jauregian.  Adimen desgaitasuna duten pertsonen alde lan egiten hasi zirenetik 60 urte pasa dira eta indarrez eta gogotsu jarraitzen du elkarteak.

Aurtengo kanpainarekin bidelagunen profila eta horien lana azpimarratu nahi dute, “bidelagunei daukaten balioa eman nahi diegu” azaldu du elkarteak. Hain zuzen ere, “60 urte bidelagunak biltzen” lelopean osatu dute aurtengo kanpaina eta kartelean, 60 urte hauetan zehar bidelagun izan diren pertsonek hartu dute parte. Elkarteak gizarteari gonbidapena luzatu nahi dio kolektibo honi laguntzen jarrai dezan, “oraindik helburu asko daude lortzeko eta gizarte gipuzkoarra, orain dela 60 urte bezala, oso beharrezkoa da gaur egun” azaldu dute.

Hona hemen kanpainako bideoa:

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide