Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zazpi kasu positibo detektatu dira Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak kaleratu duen txosten epidemiologikoaren arabera asteburuan zehar Zestoan. Bi ostiralean, hiru larunbatean eta beste bi igandean. Pasa berri den astean zehar, eguneko bi kasu positibo detektatu dira eta hiru larunbatean. Gauzak horrela, gora egin du intzidentzia tasak eta gaur gaurkoz 642,01ekoa da Zestoakoa.
Zestoako zazpi kasuak gehituta, guztira 101 kasu positibo detektatu dira gure eskualdean asteburuan zehar:28 Azpeitian, 25 Zarautzen, 16 Zumaian, 13 Azkoitian, 10 Orion eta bana Getarian eta Aian. Aizarnazabalen, Beizaman eta Errezilen ez da kasurik izan azken hiru egunetan.