Albisteak

750 zestoar inguruk eman dute izena Euskaraldian

Atzo hasi zen Euskaraldia. Euskal Herri osoan, 196.000 pertsona inguruk eman dute izena, horietatik 750 zestoarrak. Egitasmoari hasiera emateko gaztain erreak jateko aukera izan zen atzo arratsaldean Udaletxe azpian. Musikarik ere ez zen falta izan eta txarangak herriko kaleak alaitu zituen. Zestoako Euskaraldiako kideek azaldu dute oraindik izena emateko edo txapak jasotzeko aukera izango dela datorren astean, goizeko 08:00etatik 13:30etara Udaletxeko Euskara Zerbitzuan.

Euskaraldiaren baitan antolatutako beste ekintza bat izango da bihar. Hezurbeltzak taldeak kontzertua eskainiko du arratsaldeko 19:30ean arkupetan. Jon Maia, Gorka Hermosa eta Jesus Prietok osatzen dute dute hirukotea izen bera duen lehen diska kaleratu berri dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide