Albisteak

86 bikotek hartu dute parte Iraetako Mus Txapelketan

Iraetako Santa Ines jaien baitan mus txapelketa jokatu zen atzo Bekoetxe jatetxean. 86 bikotek hartu zuten parte eta gau giro bikainarekin aritu ziren jokoan. Irabazleek 1.000 euroko saria eta txapela jaso zituzten.

Gaur goizean pilota txaepelketako finalak jokatuko dira frontoian. Ondoren, pintxo lehiaketa izango da elkartean. Arratsaldeko 20:00etan batukada taldeak herriko kaleak alaituko ditu eta ondoren, garagardo afaria egingo dute frontoian.

Hemen duzue asteburuko egitaraua:

URTARRILAK 26 – LARUNBATA
11:00 “Vamos al frontón”
11:30 Pilota finalak
13:00 Pintxo lehiaketa Gure Ordeka Elkartean
14:00 Pintxo bazkaria Gure Ordeka Elkartean
20:00 Batukada Iraetako kaleetan zehar
20:30 Garagardo afaria Iraetako frontoian:
Saltxitxak, kodilloa, postrea eta garagardoa nahi adina
24:00 Erromeria: HEMENGATTUN taldearekin

URTARRILAK 27 – IGANDEA
10:00 Meza Iraetako jubilatuen omenez
10:30 Iraetako jubilatuentzako hamaiketakoa
16:00 Jaioberriei omenaldia
16:30 Umeen puzgarriak, tailerrak, jolasak
17:00 Iraetako tren txikia zabalik
18:00 Txokolatada

Argazkiak: Mikel Rodriguez eta Iban Narbaiza.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide