94 urte pasa dira Zestoako Udalak, aho batez, Euskal Errepublika eskatu zuenetik
— 2025-04-17Gaurko egunez, duela 94 urte, Zestoako Udalak, aho batez, Euskal Errepublika eskatu zuen. Espainiako Errepublika egun bat lehenago ezarria zen. Zestoakoak bezala, Euskal Herriko beste udal batzuek ere Euskal Errepublika eskatu zuten Euskal Herriarentzat, 1931ko apiril hartan.
Naziogintza Taldeak gure historiako pasarte garrantzitsu hori gogora ekarri nahi du gaur, eta alderdi politiko abertzaleei eskatu Euskal Errepublikaren aldeko urratsak emateko.
Gora Euskal Errepublika!
Naziogintza Taldea
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide