Sastarrain errekara uralita isuri dutela salatu du Eguzki talde ekologistak
Danbolin— 2021-07-13
Eguzki talde ekologistak Sastarrain errekara uralita isuri dutela salatu du. Material hori “oso toxikoa” eta “kaltegarria” dela gogorarazi dute: “Gizakien eta animalien osasunerako zein ingurumenerako kaltegarriak diren substantziak ditu. Honelako materialak inolako kontrolik gabe manipulatzen direnean, sekulako arazoa sortzen da”.
Gertaera honen aurrean, Zestoako Udalera eta Ura agentziara jo dute taldeko kideek, zaintza protokolo bat martxa jar dezaten eskatuz.