Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Covid-19aren bilakaeraren inguruko azken datuak kaleratu berri ditu. Txosten horren arabera, kasu bakarra atzeman dute Zestoan ostiraletik igandera bitartean egindako PCR eta antigeno frogetan. Intzidentzia metatua, 154,08 kasukoa da herrian.
Eskualdean, aurreko asteburuan baino 40 positibo zenbatu dituzte, 84 guztira. Gehienak Zumaian atzeman dituzte, 33 hain zuzen. Egoera ez da onera egiten ari han, eta 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko intzidentzia tasak gora egiten jarraitzen du. Gaur gaurkoz, 824,26 kasuko intzidentzia metatua dute Zumaian. Zarautzen, 27 kasu zenbatu dituzte, hamabi Azkoitian, bost Azpeitian, hiru Getarian eta bi Aian. Errezilen, Beizaman eta Orion ez dute positiborik detektatu.