Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak udaltzain zerbitzua zabaltzea erabaki du. Larunbat honetatik aurrera, asteburutan ere udaltzaina izango da herrian. Udalaren esanetan, neurriaren helburua zerbitzua “zabaltzea” da, “herriak urtetan izan duen hutsunea” betetzeko. Hori horrela, asteko egun guztietan emango du zerbitzua Zestoako Udaltzaingoak: astean zehar, iluntzeko 21:00ak arte eta asteburutan 22:00ak arte.