Albisteak

Elkano pilota txapelketako finala irabazi du Naroa Agirrek, Iera Agirre bikote zuela

Arratsaldeko seietan hasita, Getariako IV. Elkano Pilota Sariko finala jokatu da gaur eta 22 eta 15 irabazi dute Iera Agirre – Naroa Agirre bikoteak, Ainhoa Ruiz de Infante -Maite Ruiz de Larramendi bikotearen aurka. Zorionak bikote!

Igandean beste final bat jokatuko du Agirrek Ogeta pilotalekuan. Emakumezkoen Gasteizko I. Pilota Masterreko finala hain zuzen ere eta gaur bikote izan duena, aurkari izango du igandean Naroa Agirrek.

Olatz Arrizabalaga – Naroa Agirre

Iera Agirre – Olatz Ruiz de Larramendi

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide