Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Osasun Sailak atzo kaleratutako txostenaren arabera, bi kasu positibo atzeman dituzte iragan asteburuan Zestoan, biak larunbatean. 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko intzidentzia tasa 487,93 kasukoa da herrian (joan den astelehenean 590,65 kasukoa zen).
Eskualdean 27 positibo zenbatu dituzte, joan den asteburuan baino 29 gutxiago. Kasu gehienak Zarautzen detektatu dituzte, hamabi hain zuzen. Zumaian lau kasu zenbatu dituzte, hiru Azpeitian, bina Errezilen eta Azkoitian eta bana Orion eta Getarian.