Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

XI. Pilotari Gazteen txapelketaren finalerdiak jokatuko dituzte datorren asteazkenean, irailak 1, arratsaldeko 17:30ean hasita frontoi zaharrean.
Alebin mailetako lehen partida Harriet Ugarte eta Oier Mayoren artekoa izango da. Kategoria horretako bigarren partida, berriz, Mikel Zabalak eta Jakes Mendizabalek jokatuko dute. Infantil mailan, Aiert Uria eta Euken Zubeltzuk jokatuko dute aurreneko partida eta Aritz Alonsok eta Julen Unanuek bigarrena. Finalak, irailaren 4an jokatuko dira, goizeko 11:00etan, frontoi zaharrean.