GURUTZE TABERNA IXTEA DOA

Irailaren 30ean Zestoako jubilatuen tabernako ateak itxiko ditugu.
Hau dela eta, oraingoko hau agur esateko da. Baita ere, irekita egon garen azkeneko urtebete honetan ohiko edo noizbehinkako bezero izan zaituztegunei bihotz-bihotzez eskertzeko.

Lanean egon garen urtebete honetan, egun ederrak, egun onak eta egun kaxkarrak ezagutu ditugu; den-denak, esperientzia berriak biziarazi dizkigutenak.
Esperientzia berriek bizitza aberasten digutenez gero, egun kaxkar horiek ere baliotsu oso izan direla diogu.
Beraz, mila esker gure bizitza aberasten lagundu duzuen guztioi.

Kalean ikusi arte, agur.

Marija eta Sorkunde




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide