Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Ikasturte berriko lehen ekintzaren berri eman du Portalek: aurpegi eta gorputzerako xaboi solidoen tailerra antolatu dute atorren asterako. Ostegunean izango da saioa, hilak 23, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Alonderoko kultur aretoan.
Aiora Urbieta herritarrak eskainiko du tailerra. Portale kultur elkarteko bazkideek hamar euro ordaindu beharko dituzte saioan parte hartzeko eta bazkide ez direnek, hamabi. Interesatuek aurrez izena eman beharko dute, Portalen.