Iraila 2026
— 2026-10-08Irakurri 285. zenbakia hemen.

Emakumezkoen I. San Mateo pilota txapelketako finala jokatuko du Naroa Agirrek hilaren 25ean. Asteazkenean jokatu zuen finalerdietako partida Naiaran (Errioxa) eta han eskuratu zuen finalerako txartela. Olatz Arrizabalagak eta Agirrek osatutako bikoteak 22 eta 15 irabazi zuten Leire Garai eta Mirian Arrillagak aurkako partida.
Finala, Adarraga frontoian (Logroño) jokatuko dute, Ibone Salinas eta Alejandra Byliaisen kontra. Norgehiagoka zuzenean jarraitzeko aukera izango da, Eitb 1en.