Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

“Bizi osorako zigorrik ez!” lemapean, bihar, larunbata, eguerdiko 12:30ean elkarretaratzea deitu du Zestoako Sarek. Arrasaterako deitua zuen martxan bertan behera utzi du eta bertan egitekoa zen aldarria Euskal Herriko plaza guztietara eramatea erabaki du: “Batzuek nahi duten konfrontazio egoera ez elikatzea eta giza eskubideen, elkarbizitzaren eta konponbidearen aldarria Arrasten ez ezik, Euskal Herriko herri guztietara zabaltzea da helburua” azaldu du mugimenduak”.