Albisteak

Gaizka Etxaniz eta ‘Kira’ txakurrak irabazi dute XXII. Arraza libreko ardi txakurren Gipuzkoako txapelketan

XXII. Arraza libreko ardi txakurren Gipuzkoako txapelketa jokatu zen atzo arratsaldean Zubiaurren. Gaizka Etxaniz eta Kira txakurrak irabazi zuten txapelketa 302 punturekin. Peio Segurola eta Argi txakurra izan ziren bigarren 298 punturekin eta Manuel Gorriti eta Indo txakurrak hirugarren 298 punturekin. Gorriti eta Segurolarak puntuazio bera eskuratu zuten. Segurolak, ordea, Gorritik baino denbora gutxiagoan amaitu zituen lanak.

Hemen duzue sailkapen orokorra:

1. Gaizka Etxaniz KIRA (Azkoiti)
2.  Peio Segurola ARGI (Matxinbenta)
3. Manuel Gorriti INDO (Aizarnazabal)
4 . Mikel Aizpurua ARGI (Oiartzun)
5. Iñaxio Etxeberria MIXX (Azpeitia)
6. Javier Gastañaga ARTZAI (Antzuola)
7. Javier Gastañaga YITA (Antzuola)

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide