Albisteak

[AHOLKUMARI] Ahoaren garbiketa sakona

Hortzak garbitu ondoren irakuzketa on bat, enjuagea, egiteko modu bat proposatuko dizuet oraingoan. Egiteko erraz-erraza da, eta osagaiak belar dendan eros daitezke. Aproposa da hortzak, hortzoiak eta mingaina zaintzeko; eta ahoko flora eta defentsak indartzeko ere ona da. Horregatik, ahoa osasuntsu izaten eta arazoak prebenitzen lagunduko digu. Marka komertzial oso ezagunak badaude merkatuan, baina nire ustez oso kimikoak dira, eta gure gorputzarentzat arrotzak diren osagai horiek ahoa, eta ahoak egiten duen hesi lana, kaltetu dezakete.

Gurea egiteko behar duguna hauxe da:

-Itsasoko ura 200 ml

-Ura 100 ml

-Propolioa 20 tanta

-Bikarbonato atximurkada bat

Cajeput olio esentziala 10 tanta

-Iltze (clavo) olio esentziala 5 tanta

Nahastu osagai guztiak botilatxo batean.

Hortzak garbitu ondoren erabiliko dugu ahoan nahastu eta gargarak egiteko. Erabili aurretik, astindu egin behar da, eta egunean behin erabilita nahikoa da, arazo berezirik ez baldin baduzue behintzat.

Mari Artano

Idatzi nahi badidazu: keralatxokoa@gmail.com




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide