Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Bertso saioa antolatu dute Zestoako Udalak eta Erniarraitzek azaroaren 21ean Zestoan. Bertso Urtie egitasmoaren baitan antolatu dute saioa eta punta-puntako bertsolariak arituko dira kantuan.
Arratsaldeko 17:30ean hasita, kiroldegiko agertokian izango dira Alaia Martin, Amets Arzallus, Jone Uria, Unai Iturriaga, Oihana Iguaran eta Aitor Salegi. Gai jartzaile lanak, berriz, Saroi Jauregik egingo ditu.
Saiorako sarrerak aurrez erosteko aukera izango da Zestoako Turismo Bulegoan, Azpeitiko San Agustin Kulturgunean eta Azkoitiko Elurre okindegian.