Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

2020-2021 ikasturtean iraungo du Bertso Urtie egitasmoak eta hilean bertso ekitaldi bat antolatuko dute Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan, txandaka. Lehen bi saioak iragarri dituzte: azaroaren 28an eta abenduaren 20an izango da. Lehena Azkoitiko Elkargunean izango da arratsaldeko 18:00etan hasita. Andoni Egaña, Maddalen Arzallus, Nerea Elustondo eta Beñat Lizaso arituko dira bertsotan eta Ane Ezenarrok proposatuko dizkie gaiak. Bigarrena, abenduaren 20an izango da, ordu berean, Azpeitiko Soreasu antzokian. Txapelen omenezko bertso saioa izango da eta Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Jone Uria, Eli Pagola eta Jokin Uranga igoko dira oholtza gainera. Gai-jartzailea, berriz, Maddi Labaka izango da.