Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Euskaraz gozatu nahi dut kanpainaren baitan, Barbantxo aisialdi taldearekin mahai-jolasetan aritu ziren ostiral arratsaldean hogei haur inguru. Gaztelekuko gela ezberdinetan banatuta, ‘Koloretako harrak’, ‘Halli galli’, ‘Hitz jarioa’, eta ‘Memo’ memoria jolasetan jardun zuten.
Egitasmoak aurrera jarraitzen du eta datorren asteazkenean, hilak 24, ipuin kontaketa saioa eskainiko du Esti Zabalak liburutegian. Hilaren 29an, berriz, Ruben LarraƱagak eskainiko du saioa eta kanpaina amaitzeko, euskarazko filmen emanaldia izango da azaroaren 28an Kultur Etxeko areto nagusian.
Hemen ostiraleko saioko argazki batzuk:
