Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Euskarazko produktuen kontsumoa bultzatzeko asmoz, Euskaraz gozatu nahi dut kanpaina jarri du martxan Zestoako Udalak. Egitasmoaren helburua, euskarazko kontsumoa bultzatzea da. Izan ere, euskara foroan behin baino gehiagotan agertu izan da gai horren inguruko kezka.
Orain arte, euskarazko produktuen katalogoa paperean bidaltzen zen etxe guztietara baina Nerea Odriozola euskara zinegotziak adierazi duenez, hainbat gurasorekin hitz egin ostean, katalogoa paperean banatzeari utzi eta estrategia eraginkorrago bat martxan jartzea erabaki du Udalak. Aurten, beraz, katalogoa paperean ez da banatuko baina horren ordez, ekintza ezberdinak izango dira, katalogoko produktuak herrira gerturatu eta ezagutarazteko helburuarekin.
Ekintza ezberdinak
Estrategia berriaren baitan, ipuin-kontaketak, film emanaldiak eta jolasak antolatu ditu Udalak. Lehen ipuin-kontaketa saioa, datorren asteartean, hilak 9, izango da, Aiala Etxaberen eskutik. Azaroaren 19an, berriz, Barbantxo aisialdi taldearekin jolasak izango dira eta azaroaren 22 eta 24an, ipuin-kontaketa saioak eskainiko dituzte Ruben LarraƱagak eta Esti Zabalak. Egitasmoa amaitzeko, bi filmen emanaldia izango da azaroaren 28an, Kultur Etxeko areto nagusian.
Egitaraua: