Albisteak

Bide luzea izan da, baina iritsi dira saharar kanpamenduetara

Wadna elkarteko kideak Tifundeko errefuxiatuen kanpalekuan dira saharar herriari laguntza emateko. Abenduaren 2an Zestoatik atera zirenetik aldian aldiko informazioa ematen ari zaigu fin fin Arroagoiko Iñaki Serrano karabanako partaidea. Hemen duzue kronika:
Almeriako portutik bidali zigun aurreneko bideo laburra abenduaren 4an 

Abenduaren 6an argazkiak bidali zikigun Serranok. Honela zioen: “Bigarren eguna, denok animoso gaude, lo gutxi eginda baina bagoaz! 1200 kilometro ditugu aurretik”.

Atzo, abenduaren 7an bidali zigun ondorengo bideoa. Goizeko 6:30ak ziren eta honela zioen ahots mezuan: “Jarri gara berriro ere martxan, azkeneko etapa egiteko asmoarekin. 800 km dauzkagu aurretik. Asmoa hori da kilometro guzti hauek egitea tirada baten, bazkaltzeko bakarrik geldituko gara. Emilianok kafea egin du goizeko 4etan eta ea zer ematen digun egunak. Ea ondo joaten den bestela beste gau bat egin beharko dugu kanpoan”.

 

Gaur goizeko ordubietan bidali digu azken mezua “Iritsi gara! goizeko 2:00ak dira, ohera goaz”.

Eta goizeko 10:00etan kanpalekuetako argazkiak. Honela dio Serranok “merezi izan du!”

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide