Albisteak

Ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute Arroabean

Arroabeko Ezkaizto Elkarteak era guztietako ikastaroak jarri zituen martxan Arroabean: lehen sorospenak, argazkilaritza, danza medicina, eskulanak, xakea, bertso eskola, mantentze gimnasia eta yoga, sendabelar eta klown  ikastaroak.

Orain, ikastaroetan izena emateko aukera zabaldu dute. Parte hartu nahi dutenek Txara dendan eman beharko dute izena urtarrilaren 22a baino lehen.

Hemen informazio gehiago:

Danza medicina: Astelehena 15:00-16:30 eta 18:00-19:30

Eskulanak: Asteartea 15:00-17:00

Xakea: Asteartea 18:30-20:00 // 12 urte <

Bertso eskola: Asteazkena 19:00-20:00

Mantentze gimnasia: Asteartea 16:15-17:15

Yoga: Osteguna 17:00-18:30

Lehen sorospenak: 4 saio, 3 ordu bakoitza (datak zehazteke)

Argazkilaritza: 5 saio, 3 ordu bakoitza (datak zehazteke)

Sendabelar ikastaroa: Beste talde bat aterako da (datak zehazteke)

Klown ikastaroa: Maiatzak 7 eta 14 (goizetan)




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide