Albisteak

51 herritarrek eman zuten odola atzo arratsaldean

Zestoako Odol Emaileek antolatuta, odol ateraldia izan zen atzo arratsaldean Alonderoko kultur aretoan.  Guztira, 51 herritarrek eman zuten odola. Antolatzaileek azaldu dute, emaileak oso gustura egon zirela Alonderon. Bestalde, bertaratutako guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiete: “Zestoarren jarrera txalotzekoa da” . Hurrengo ateraldia martxoaren 28an izango da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide