Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Jakin-mina piztu zuen atzo arratsaldean Siriaren aldeko Euskal Herriko Elkarteko eta Euskal Herria Donbass Elkartasun Komiteko kideek Alonderoko kultur aretoan eskainitako hitzaldiak. Gazte asanbladak antolatu zuen saioa eta bertan, Siria eta Ukrainiako egoera azaltzeaz gain, gatazka ulertzeko hainbat gako eman zituzten hizlariek.
Otsaileko egitarauan aurrera jarraitzen du eta hilaren 20an, film emanaldia izango da 18:30ean hasita gaztetzean. Otsailaren 24an, berriz, pintxo-potea eta dardo txapelketa izango dira, arratsaldeko 18:30ean.