Albisteak

Argindar faktura ulertzeko tailerra izango da gaur Arroabean

Argindar faktura ulertzeko tailerra antolatu du Arroabeko Ezkaizto Auzo Elkarteak Goiener Kooperatibarekin elkarlanean. Gaur arratsaldean izango da saioa, 18:30ean, eskola zaharrean. Bertaratutakoek faktura ulertzen ikasteaz gain, argindar gastua murrizteko hainbat aholku ere jasoko dituzte Goiener Kooperatibako ordezkarien eskutik. Bertaratzen direnei argindar fakturak eramateko gonbita egin dute antolatzaileek.

Hitzaldia Aizarnan

Otsailaren 22an, berriz, energia komunitateen inguruko hitzaldia eskainiko dute Goienerreko kideek, arratsaldeko 19:00etan, Aizarnako Auzo Elkartean.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide