Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Bargaztakek, Zestoako Emakumeak, Zestoako Udalak, Portalek eta 3Z-ek elkarlanean antolatutako Feminismotik (H)astea! egitarauaren baitako lehen hitzaldia izango da gaur arratsaldean. Hitzez Baserriko Emakumeen Elkarteko kideek eskainiko dute saioa, arratsaldeko 18:00etan hasita, Portalen.