Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Gerrarik ez! lelopean, Ukrainako herriari babesa erakusteko elkarretaratzea deitu du SOS Ukraina Zestoa taldeak. Datorren ostiralean, hilak 11, izango da hitzordua, arratsaldeko 19:00etan, plazan.
Taldeko kideek gogorarazi dute Ukrainako mugetara heltzen direnei laguntzeko materiala biltzen jarraitzen dutela. Prestatutako jakiak eta kontserbak, garbitasunerako oinarrizko produktuak eta botikak biltzen ari dira herriko dendetan. Bestalde, ukrainar herriari laguntza ekonomikoa emateko bi kontu korronte daudela jakinarazi dute.