Albisteak
Merkatari elkarteko maskota aukeratzeko lehiaketa martxan da
— 2022-03-18Zestoan Merkatari Elkarteak maskota lehiaketa jarri du martxan eta horretarako Zestoako Ikastetxeko 3. zikloko haurrei ahate irudiak marrazteko eskatu diete. Proposamenak merkatari elkarteko establezimenduen erakusleiohetan daude ikusgai.
Aurkeztutako marrazki guztien artean aukeraketa egingo du Merkatari Elkarteak eta berriro zintzilikatuko dira Danbolin.eus webgunean herritarrek aukeraketan iritzia eman dezaten.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide