Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

XII. Gipuzkoako euskal pilota egokituko txapelketako bigarren kanporaketa jokatuko da datorren larunbatean, hilak 9, kiroldegiko frontoian. Goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:30ak arte jokatuko dira partidak, eta pilotarien artean izango da Jurdan Arakistain zestoarra. Joseba Altuna oriotarra izango da Arakistainen bikotea txapelketan. Zazpi partida jokatuko dira guztira, bi multzotan banatuta.