Albisteak

Frankismoak errepresaliatutako Urolako burdinbideko langile eta senideen bila dabil Aldundia, omenaldia egiteko

1936ra arte Urolako trenbidean lanean ibilitako 123 pertsona eta beraien familiartekoen bila ari da Foru Aldundia, omenaldia egiteko. 123 pertsona haietatik, 13 zestoarrak ziren.

Frankismo garaiko erakundeen “garbiketa prozesuan” enplegua galdu eta jazarriak izan ziren pertsona hauek, eta egun arte aitortzarik gabe daude. Ia langile guztiak Urola bailarakoak ziren, edo hemen bizi ziren garai hartan; tartean, 13 zestoar.

Omenaldia abenduaren 20an egingo da Donostiako Tabakaleran, 19:00etatik aurrera, eta langile eta senideei gonbita luzatzen ari da  foru erakundea. Langile edota familiartekoak 943 11 22 90 telefonora deitu dezakete harremanetan jartzeko.

Informazio gehigarria

Urola treneko errepresioaz gehiago jakin nahi izanez gero, esteka honetan daukazue irakurgai Juan Jose Olaizola Elordik gaiaren inguruan egindako ikerketa lana, gazteleraz: http://www.docutren.com/HistoriaFerroviaria/PalmaMallorca2009/pdf/030204_Olaizola.pdf

Argazkia: ikerketa lanaren dokumentutik hartua.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide