Albisteak

Udal ordezkariek udalbatzarra egingo dute ostegun arratsaldean

Udalbatza osoaren ohiko bilkura egingo dute datorren ostegunean, apirilak 28. Arratsaldeko 20:00etan hasiko da saioa eta ondorengoa izango da gai-zerrenda:

1- 2022ko martxoaren 31ko Udal Batzarreko akta onartzea, bidezkoa balitz.

2.- 2021eko aurrekontuaren likidazioa ontzat ematen duen Alkate Dekretuaren berri ematea.

3.- A.B.R. 1 Arroa Behea Arreako UE.AB.R. 1/1 Rezola Eremuko R.2 partzelari buruzko Xehetasun Azterlanaren behin betiko onespena.

4.- Kiroldegiko frontoiaren estalkia eraberritzeko proiektua eta preguen onarpena.

5.- Erregu eta galderak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide