Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Txomin. Aurrera bolie! liburua aurkeztuko du Jokin Urainek datorren asteartean, hilak 10, arratsaldeko 18:30ean, Portalen. Sarek eta Portale kultur elkarteak antolatu dute aurkezpena elkarlanean.
Txomin Iturbe euskal militante independentistaren biografia da Urainek idatzitakoa. Ezagutu zutenen testigantza zuzenenak bildu ditu liburuan hainbat iturri bibliografiko bidez, 1943an Arrasaten jaio zenetik 1987an Aljerren izandako istripu batean hil zen arte.