Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Sanisidroak ospatu dituzte asteburuan Arroabean. Eguraldi bikaina izan dute auzotarrek Txara kooperatibak, Ederki elkarteak eta Txomin tabernak elkarlanean antolatutako ekintzetan. Larunbatean, haurrentzako zinema izan zen eskola zaharrean eta ondoren txokolatada egin zuten Joxe Miel plazan, buruhandien laguntzarekin. Iluntzean, bertso-kantu-afaria egin zuten Ederki elkartean.
Igandean, berriz, hurbileko produktuen pintxoak dastatzeko aukera izan zen plazan. Eguerdian paella jana egin zuten Txomin tabernako kanpoaldean eta ondoren, mus txapelketa azkarra jokatu zuten.
Argazkiak: Danbolin eta Ezkaizto auzo elkartea